Abuztuko ostiral eta larunbatero, eguraldiak laguntzen badu, Económicas antzezlana doan ikusteko aukera izango da, Hernanin. Gaurkoa izango da aurreneko emanaldia.
Osiñaga auzoko Errota baserrian antzeztuko du La Burla Teatro konpainiak, arratsaldeko 19:00etan hasita. Obra adin nagusikoei zuzendutakoa da, eta gaztelaniaz. Errota baserria Osiñaga auzoan dago, Otsua-Enea sagardotegitik aurreraxeago joanda, 200 metro eskasera.
Doan, baina izenematearekin
Antzezlana arratsaldeko 19:00etan hasiko bada ere, lehenago, 18:00etan irekiko dira Errota baserriko ateak.
Gehienez ere, 55 lagunentzako tokia izango da saio bakoitzean, eta horregatik, doan izango bada ere, aldez aurretik izena emateko eskatu dute. Horretarako, 649 874 184 zenbakira whatsappa bidali edo deitu daiteke, edo emaila idatzi, javialonso@mac.com helbide elektronikora.