Alertarik ez, kostaldean

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 3a, 02:00

Igandera arteko eguraldi iragarpenak tenperatura altuak izango direla aureikusten badu ere, Euskalmeten arabera, tenperatura altu iraunkorragatik ezarritako abisu horia ez da kostaldera aplikatu. Tenperatura igoko da, baina ez hainbeste. Dena den, bero egiten duenerako gomendatzen da ura etengabe edatea eta entsalada, fruta eta barazki gehiago jatea, izerdiagatik galdutako gatz mineralak berreskuratzeko, eta kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak eta koipe asko duten jakiak ez jatea, likidoa gehiago gal­tzen baita, eta berora egokitzea zaildu. Era berean, eguzkitan egotea saihestu behar da, eta eguzkitan egonez gero, eguzkitarako krema, txapela eta betaurrekoekin babestu. Ume txiki, adineko eta gaixo daudenengan arreta jartzeko ere eskatzen da, eta itxita dagoen ibilgailu aparkatu batean ez gelditzeko, itzaletan egonda ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!