San Inazio eguna, Amher osatzen duten familia elkartzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 3a, 02:00

Asteartean hernaniar ugari igo ziren Santa Barbarara, San Inazio eguna ospatzera; baita Amher eta Gazte Bizilagunak elkarteak osatzen dituzten familia haundiko kide batzuk ere. Hamaika lagun elkartu zirela azaldu dute: zazpi gazte, hiru heldu eta ume bat. Eguraldiaren beldur izan baziren ere, festa egun honetako «giro aparta» lagun, «patsadaz, denon erritmoak batuz» igo ziren denak, irteera, «familia arteko irteera» bihurtuz. Hamaiketakoa egin, elkarri istorioak kontatu eta umore oneko eguna pasa zuten elkarrekin, eta datorren urterako ere, jende gehiago animatzu dadin dei egin dute, «kultura asko elkartu eta partekatu» ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!