Organoa eta ahotsa bat, elizan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 2a, 10:17

Hernanira ere iritsiko da Donostiako Musika Hama­bostaldia. Organo Zikloaren barruan, kontzertua emango dute Loreto Fernandez Imaz organo-joleak eta Ainhoa Zu­bi­llaga mezzosopranoak, San Joan Bataiatzailea eli­zan.

Emanaldia doan izango da, iluntzeko 20:00etan. Fauré, Franck, Duruflé eta Mahler-en obrak joko dituzte.

MUSIKA HAMABOSTALDIA

Kursaal Auditorioa: emanaldiak hilabete osoan zehar, 19:00etan edo 20:00etan. Sarrerak salgai.
Victoria Eugenia Antzokia: emanaldiak abuztuaren 6, 20, 28an, 20:00etan. Sarrerak salgai.
Organo Zikloa: abuztuaren 5etik 12ra, 18:00etan eta 20:00etan. Doan.
Antzinako Musika Zikloa: emanaldiak abuztuaren 6ik 10era, 18:00etan, Santa Teresa Komentuan. Sarrera: 8 euro, komentua laguntzeko.
Haurren Hamabostaldia: emanaldiak hilabete osoan zehar. Doan, baina izenematearekin.
Interprete Gazteen Zikloa: emanaldiak abuztuaren 20tik 24ra, 19:00etan eta 20:00etan, Mi­ra­mar edo Kursaalen. Sarrerak 4€.
Musika Garaikideko Zikloa: ema­naldiak abuztuaren 19, 21, 25, 28 eta 30ean, 20:00etan, Kur­sa­a­len edo Musikenen. Sarrera: 8€.
Musika Aitzaki: hainbat jarduera, doan, gonbidapenarekin edo sarrerarekin.
Ostegun Musikalak San Telmon: abuztuaren 9, 16 eta 23an, 20:30etan. Sarrera: 8 euro.
Bestelako jarduerak: hilabete osoan zehar, hainbat tailer, irteera edo emanaldi.

*Informazioa eta sarrera salmenta: www.quincenamusical.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!