Udako lehia onenetakoa gaur, Ezkurra eta Barrenetxea IV tarteko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 2a, 02:00

Koteto Ezkurrak urriaren 6an jokatuko du profesionaletako azken partidua, eta beraz, azken 10 partiduetan aurrenekoa jokatuko du gaur.

Galarretako jaialdian, 16:00etan hasita bigarren partidua izango da Ezkurrarena. Erremonteak izan duen mai­su eta pelotaririk haundienetakoa da Ez­ku­rra, Oria­mendi enpresak azal­dutakoaren ara­­bera, eta beraz, maila altuko partidua espero da. Izan ere, Ezk­u­rra­rekin batean, Barre­netxea IV hernaniarra ariko da; egungo atzelaririk lehiakor eta one­na. Aurrez aurre, berriz, Urri­za, egungo aurrelari eta erremontista nagusia, eta Ion, atzelarietan bi-hiru onenen artean dabilena.

Aurretik jokatuko den partiduan, Eloy eta Garces, Al­da­be eta Martirenaren kontra ari­ko dira, eta ondorengoan, Ur­tasun eta Larrañaga, Se­gu­rola eta Zalduaren kontra

Ansa II aurrera, Buruz Buruko prebian
Laugarren partidua Buruz Buruko prebiakoa izango da: Az­­piroz eta Juanenearen artekoa. Asteartean jokatu zen aurrenekoa, eta Ansa IIk lortu zuen Segurolari irabaztea, 30 eta 12. Horrela, prebiako finalera sartzea irabazia dauka. Ho­rixe bera jokatuko da gaur.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!