Europan barrena, hernaniarren metal doinuak

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 3a, 02:00

HaidaRock Banda Lehiaketa ira­bazi zuen Meltdown tal­de­ak 2015ean, eta orduan ha­si­tako goranzko bideak toperik ez du­ela ematen du. Egun hauetan, Europan barrena dabiltza.

Hamahiru egun, hamahiru kontzertu
Astelehenean ekin zion birari taldeak. Dagoeneko Madril (Espainia), Lyon (Frantzia), Fon­taine-L’Eveque (Belgika) eta Karlsruhe (Alemania) bi­si­ta­tu dituzte.
Gaur, berriz, Txekiar Erre­pu­blikan sartuko dira:  Plzen izango da abiapuntua. Bihar, Novy Jicin, eta etzi Praga izango dituzte helmuga. Zazpi egunen ondoren, zortzigarre­ne­an atsedenerako tartea hartzeko asmoa zuten, baina badirudi hilaren 6an ere joko dutela, Bielsko-Bialan (Polo­nia). Hurrengo egunean, hi­la­ren 7an ere Polonian joko dute, Wroclaw-en. Hilaren 8 eta 9a dauzkate konfir­ma­tze­ko, eta 10ean Suitzan izango dira, Zug-en, eta 11n, Fran­tzi­an, Volmerange les Mines-en. Facebook orrialdean egin daiteke taldearen jarraipena.
 
Diman, azkena
Europako bira bukatuta, or­dea, segi egingo dute. Orain­goz, zehaztuta dauzkate Es­painian beste bi emanaldi: hilaren 25ean Ciudad Realen eta irailaren 1ean Pobra do Caramiñalen. Eta Portugalen beste bi kontzertu ere eman­go dituzte: irailaren 2an Por­ton eta 15ean Faron.
Oraingoz, azkena, etxetik gertuago emango dute: irai­laren 29an Dimako Dimetal Festen ariko da Meltdown taldea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!