Epea irekita, Latxe aldizkariko harpidedun egiteko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 1a, 10:24

Haurrentzako euskerazko aldizkaria, Latxe sortu du Kronikak. Uztailean banatu zen 0 alea, eta hurrengo aleak jaso nahi dituenak, zabalik dauka harpidedun egiteko aukera. Urumea bailarako ondarea, ohiturak, ezaugarriak eta ahozkotasuna lantzen ditu bere orrialdeetan euskeraz irakurtzeko aldizkari honek, eta jolas, ekin­tza eta denbora-pasa parte hartzaileak ere proposatzen ditu, aniztasun so­zialean eta balioetan hezteko ezaugarriak kontuan hartuta. Urtean 24 euroren truke, hilero Latxe aldizkaria jaso ahal izango da, norberak normalean Kronika jasotzen duen puntuan. Harpidedun egiteko nahikoa da bulegotik pasa (Larramendi 11 / 943 33 08 99) edo emaila idaztea: latxe@kronika.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!