Partidu erabakiorra izango dute gaur Uterga eta Endikak Galarretan, izan ere, irabazlea zuzenean pasako da Buruz Buruko Kutxabank Txapelketako finalerdietara. Partidu orekatua espero da, eta gertatu daitekeena asmatzea oso zaila izango da, oraingo honetan. Galarretan izango da lehia, arratsaldeko 16:00etan hasita.