Astelehenetik astearte gauerdira arteko greba egin zuten Hernaniko taxi gidariek, ANTAXI estatuko taxilarien elkartearekin egin baitzuten bat Gipuzkoako AGITAX eta Euskadiko Taxi Federazioak. Estatu mailan atzo gauerdira arte ere greban jarraitzea erabaki zuten, gutxienez, Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoetako ordezkariek egitekoa zuten bileran erabakitakoaren berri jakin arte. Nafarroan ez zuten greba egun osoan egin astelehenean, baina bai atzo. Deialdi horrekin bat egin zuten Bizkaia eta Arabako taxi gidariek ere, baina gipuzkoarrak lanera bueltatu ziren atzo. Arantxa Tapia, Eusko Juarlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburuak jakinarazi zuen Jaurlaritza arau bat prestatzen ari dela, taxi gidarien eta VTC auto gidaridunen sektorea arautzeko; Madrilek erkidegoen esku utzi nahi du, hain zuzen, sektorea arautzeko eskuduntza. Dena den, 30 taxi gidariko VTC bat egon dadin eskatu dute taxi gidariek, eta Gipuzkoan ez da erratio horretara iristen, 26 taxi gidariko VTC bat baitago. Etorkizunean gerta daitekeenari aurrea hartzeko mobilizatu dira taxi gidari gipuzkoarrak.