Portu eta Elizatxoko sarrerak itxita, bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 2a, 02:00

Udalak jakinarazi du itxi egingo dela bihar, goizeko 09:00etatik 14:00etarako tartean, Elizatxotik Larramendi kalera dijoan bidea. Izan ere, lur jauzi batzuk izan dira eskola inguruan, eta eremu horiek egonkortzeko lanak egingo direla. Hori dela eta, makina astunak ekarriko dituzte, eta «segurtasunez lan egiteko», trafikoari erabat moztuko zaio bidea, baita Portu eta Elizatxoko bizilagunentzako ere. Dena den, oinezkoen bidea irekita mantenduko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!