Uda garaia aprobetxatuta, hainbat gomendio egin ditu Behemendik, Donostialdean bertan eta Urumea bailaran aurkitu daitezkeen altxorrak bisitatu eta ezagutzeko. Kronikak atzo eman zuen horren berri, eta Chillida Leku museoak jakinarazi du aldaketak izan direla, eskaintzan.
Izan ere, itxita dagoen arren, aurretik erreserba eginez gero museoa bisitatzeko aukera izan da. Baina museotik jakinarazi dute berritze lanak egitekoak direla, eta beraz, uda honetan ezin izango dela bisitatu.
Hain zuzen, lehengo urte bukaeran eman zuten jakitera Chillida Lekuk aurten irekiko dituela berriro ateak. Hauser & Wirth galeria suitzarra izango da, bi aldeen arteko akordioa medio, museoaren kudeaketaz arduratuko dena, eta horrexegetaik, berritze lan batzuk egingo ditu, museoko ateak berriro ere publikoari zabaldu aurretik.