Udaberri Torneoan, bi finalera sailkatu ziren pelotari astigartarrak; eta etxean jokatu zuten bi bikoteek, Txomiñene frontoian, txapelaren bila.
Aurreko ostiralean izan zen hori, eta bi finaletatik, bat irabazi zuten astigartarrek; infantil mailakoa, hain justu. 18-12 nagusitu ziren Urdangarin eta Lizeaga, Intxurreko Irazustabarrena eta Otegiren kontra; eta txapela jantzi zuten.
Bigarren urteko alebinetan, aldiz, saririk gabe geratu ziren Taberna eta Goñi, garaipena gertu izan arren. 14-16 galdu zuen bikote astigartarrak, Hernaniko Txintxurreta eta Artolaren kontrako final haundia.