Abuztuan itxi egingo da Astigarragako KZ Gunea, eta irailean irekiko ditu ateak, Tomas Alba kaleko 13garrenean, Gazte Informaziorako Bulegoan.
Irailean zehar KZ Guneko ordutegia astelehenetik ostiralerakoa izango da, goizeko 11:00etatik 13:00etara.
Hezitzailea, hilaren erdian
KZ Gunea berriro irailean irekiko bada ere, hezitzailea irailaren 17an bueltatuko da.
Honen ordutegia, irailaren 17tik 30era bitartean, astelehenetik ostiralerakoa izango da, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartekoa.
Egun horietan ikastaroak egiteko aukera izaten da, eta horretarako, harremanetan jartzeko bideen berri eman dute: tutor.astigarraga@kzgunea.net helbidean edo 943 02 36 17 telefonoan, Natalia Luis hezitzailearekin hitz egiteko; eta tutor.coordinadorg@kzgunea.net helbidean edo 943 02 36 41 telefonoan, Berex Ortiz koordinatzailearekin aritzeko.