Igandean bukatu zituzten Santio Jaiak Aranon, ospakizun giroan murgilduta. Zer ospatua izan zuen, dudarik gabe, Ina Zabalak, epamahaiak erabaki baitzuen berak egindakoa izan zela patata tortilla onena, lehiaketan parte hartu zutenen artean. Bigarren onena, Iñaxitarena izan zen. Bestalde, Aranoko festen alde saldutako errifekin zozketa ere egin zen, eta aurreneko zenbaki saritua 4097 izan zen; bigarrena, berriz, 4020 zenbakia