Astigarragako Santio Jaiak 2018

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 21a, 02:00

UZTAILAK 21, larunbata
10:00, XVIII. Iker Ruizen oroime­nezko 3x3 Saskibaloi Txapel­keta, goiz eta arratsalde, kiroldegian. Sari banaketa, 18:00etan.
17:30, Astigarragako XVI. Herri Krosa. 16 urtetik gorakoentzat. 7,3 kilometro. Izenematea: Apez­tegi plazan, 16:00etatik aurrera. Sari banaketa, 18:30etan.

UZTAILAK 22, igandea
10:30, Esku pelota jaialdia, Txomiñene frontoian, doan: Olaizola I-Gurutzealde/Exposito-Otxandorena; Olazabal-Santxez/ Barandiaran-Pascual.

UZTAILAK 24, asteartea
12:00, Txupinazo txikia, Foru Plazan, Xaguxarren eskutik.
12:00, Feria eta barraken ireki­era ofiziala. Zabalik 29ra arte, eta txartelak merkeago, uztailaren 27an eta 29an.
14:00, Bazkariak: haur bazkaria ikastolako atarian; eta paella jatea Joseba Barandiaran plazan, Gaztelekuko gazteentzat.
16:00, Alkoholik gabeko koktel tailerra eta mahai jolasak (Jun­gle Speed eta Ligreto), Joseba Barandiaran plazan. 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat.
17:00, Fantasia eta panpinak, haurrentzako musika, antzerkia eta zirkoa, Txomiñenen.
18:00, Txokolatada, Foru Plazan.
19:00, Txalapartariak, pregoia eta jaien hasierako txupinazoa, udaletxeko balkoitik. Euskaral­dian parte hartuko duen Asti­garragako Hamaikakoak, arlo ezberdinetako hamaika herritarrek alegia, pregoia irakurri eta su emango diote jaien hasie­rako suziriari.
Ondoren, Astigarragako Erral­doi eta Buruhandiak, Txirris­kla­ko txistulariekin kalejiran.
19:30, Gazte Asanbladaren txosnaren irekiera.
23:00-00:30, Vendetta taldearen kontzertua, Joseba Baran­diaran plazan. 2010eko Santio­tan izan ziren, eta taldearen agurreko biran joko dute berriro.
00:30-03:30, DJ Txankleta, Gaz­te Asanbladaren txosnan.

UZTAILAK 25, asteazkena
09:30, Diana berezia, Txirriskla­ko eta Norberto Alman­doz musika eskolako txistulariekin.
10:00, Bolo eta toka txapelketa, Norberto Almandoz plazan. Ize­nematea 09:30etatik 12:00etara; herrikoek 1 euro, kanpokoek 3.
11:00, Meza nagusia Santio­men­diko ermitan, eta ondoren, Txi­rrisklako txistularien saioa.
11:30-14:00, Paintball gunea, ikastolako atarian.
12:30, Udalbatzaren soka-dantza, Foru Plazan.
13:00, Kontxa Etxeberriaren omenezko ekitaldia, udaletxean. 2014an Astigarragako alaba ku­ttun izendatu zuten, eta ekitaldian bere irudia daukan koadroa jarriko da agerian.
13:00, Tijuanako Sonidos de Mexico mariatxia, Lupita Almeraz kantariarekin, Joseba Barandiaran plazan.
16:30-19:00, Paintball gunea, ikastolako atarian.
17:00, Haurrentzako jolasak, Pelotari kalean: zaku lasterketa, lokotxak biltzea, sokatira... 4-11 urteko haurrentzat. Euria eginez gero, ikastolako atarian.
18:00, Astigar taldearen dantza erakustaldia, Txomiñenen.
19:00, Bertso saioa, txosnan.
19:00, Urumea Berri ilunabarrean, DJ Masterghizziren doinu elektronikoa eta Basque Trucken bagel goxoak, Kontxa Etxeberria plazan. Bagelak erosteko, 2 eu­roko deskontu txartelak banatuko dira kultur etxean.
19:00, Deiadar txaranga.
19:30, Santa Ana eguneko idi de­mako idi-pisaketa, Foru Plazan.
20:30, Apalatxe taldea, txosnan.
00:00, Larrain-dantza, Foru Plazatik abiatuta.
00:15, Gozategiren emanaldia, Joseba Barandiaran plazan.
01:00, Gazte jolasak, txosnan.

UZTAILAK 26, osteguna
09:30, Zubietako joaldunak eta Estangatarrak trikitilariak, kalejiran.
11:30, Baserriko langintzen erakusketa, Foru Plazan. Etxaluze­ko­ak hesolak egiten, eta Busti­e­­takoak abereak ferratzen
11:30, Sagardo dastaketa, Foru Plazan.
11:30, Idi demak, Foru Plazan. 20 minutu 1.500 kiloko harriarekin, lau idi parek: Pagadizabal, Etxetxo, Izeta eta Oliden.
12:00, Nerea Elustondo, Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolariak, Foru Plazan.
14:00, Bazkariak: Santa Anako bazkaria Ipintza sagardotegian (txartelak Ikatzan eta Zipotzan salgai), eta Elkartasun bazkaria txosnan, Andoni Ollokiegi musi­kariak girotuta.
17:00, Sokamuturra txikia, ikastolako atarian.
17:00, Pasai txaranga.
18:00, Herri kirol jaialdia, Foru Plazan: Errenteria eta Astiga­rra­ga herrien arteko desafioa; eta Xabier Orbegozo Arria V aizkolariaren eta Goldea elkarteko kideen arteko norgehiagoka.
18:30, Apar festa, ikastolako atarian.
19:30, Hegaluzea eta Gernikako piperrak parrillan erreta, Joseba Barandiaran plazan.
19:30, Kantu kolore: Far West abesti eta koreografiak, haurrak dantzan jartzeko, Joseba Barandiaran plazan.
22:00, Peputz abeslaria, txosnan.
22:30, Su a Feu, Deabru Beltzak taldearen ikuskizuna, dantza, sua eta erritmoa nahasten dituena, Galtzaurreko zubitik hasita.
23:30-00:30, Chimamanda taldearen kontzertua, txosnan.

UZTAILAK 27, ostirala
11:00-13:30, Haurrentzako parkea, Foru Plazan.
14:00, Erretiratuen bazkaria, Galtzaur elkartean.
14:30, Gazte bazkaria, txosnaren karpan.
16:00, Kantu kafea, Joxe Men­di­zabalek gidatuta, Norberto Almandoz plazan.
17:00, Aulki jokoa, txosnan.
17:00-19:30, Haurrentzako parkea, Foru Plazan.
17:30, Fiesta Imperial bikotea­rekin dantzaldia, Norberto Almandoz plazan.
19:30, Kilimak taldearen euskal errunba, txosnan.
20:00, Fresh Cool, Tio Teronen semeak taldearen ikuskizun dantzatua, umorez betetakoa, Pelotari kalean.
23:00-02:00, DJ Txurru, Joseba Barandiaran plazan.
23:30, Yacovlev, Bisai eta Dantzall Sound DJ, txosnan.


UZTAILAK 28, larunbata
07:00, Barrene partidak, Txomiñenen.
10:00, Haur eta gazteentzako txirrindularitza igoera Santio­mendira. Irteera neutralizatua, Foru Plazatik. Izenematea doan, aurrez kiroldegian eta Gerizpen, eta egunean 10:00ak arte.
11:00, Marmitako Lehiaketa herrikoia, Foru Plazan.
12:30, Helduen Santio Igoera Herrikoia, bizikletan. Irteera neutralizatua, Foru Plazatik abiatuta. Izenematea 5 euroan, aurrez kiroldegian eta Gerizpen, eta egunean 12:00ak arte.
14:00, Marmitako bazkari herrikoia, Foru Plazan.
16:00-19:30, Slide ur-txirrista, ikastolatik behera. Nahi duenak, flotagailua edo kortxozko paipoa eraman dezake.
16:30, Iratzar taldearekin erromeria, Foru Plazan.
17:30, Bingoa, Galtzaur elkartean.
19:00, Kanbahiota zirkua, Apez­tegi plazan: aire-akrobaziak, cry uztaiak, habe txinatarra... Euria eginez gero, ikastolako atarian.
20:00, Errumaniako musika, dantza eta janari dastaketa, Joseba Barandiaran plazan.
23:00, Zezensuzkoa, Joseba Barandiaran plazan.
23:30, Nogen taldearen kontzertua, Joseba Barandiaran plazan.
00:30, Rockalean, Joseba Baran­diaran plazatik abiatuta.
00:30, Elizagoien ahizpak taldearekin erromeria, txosnan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!