Odola emateko hurrengo zita, biharkoa

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 5a, 02:00

Normalean hileko aurreneko asteartean jartzen du zita Odol Emaileen Elkarteak, baina hil honetan, astelehenarekin, bi­har jarri dute hitzordua. Ohi be­zala, odola eman edota organo donante egiteko aukera izango da. Ordutegia ere aldatu egingo da pixka bat, eta ordu erdi gehiago izango da odola emateko. Horrela, bihar 18:00etatik 20:30etara izango dira Odol Emaileen Elkartekoak herritarren zain, anbulatorioan. Uz­tai­le­ko datuei dagokienez, 49 lagun gerturatu ziren odola ema­tera; horietatik 2, berriak. Ez zen organo donante berririk izan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!