Santio Mendin astigartar azkarrenak Carol eta Andoni; sariak, Gasteizera

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 1a, 10:33

Behin bukatuta, Santio Jaien balorazioa egiteko bilera irekia deitu da, biharko. Arratsaldeko 19:00etan egingo da, udaletxeko pleno aretoan.

Larunbatean bukatu ziren festak, besteak beste, ikusmina sortu zuen Santio Mendi­ra­ko igoerarekin. Txirrindu­la­ri gaztetxoen txandan eguraldia ez zen aldeko izan. Baina helduenen artean ez zen oztoporik izan, lagun arteko giroan, baina lehian aritzeko.

Eriz Ruiz de Erentxun eta Aintzane Barrena, irabazle
Sailkapen orokorrari begiratuta, Santio Mendiko igoerako txapeldunak arabarrak izan ziren; mutiletan, Eriz Ruiz de Erentxun, 10 minutu eta 6 segundoko denborarekin, eta nesketan, Aintzane Barrena, 15 minutu eta 56 segundoko denborarekin. Bigarren sailkatua, Carol Castellanos, astigartarren artean aurrenekoa izan zen, 18 minutu eta 41 segundorekin, eta Astigarra­gako errekorra egin zuen, gainera. 

Mutiletan, aurreneko astigartarra Andoni Blazkez izan zen, 12 minutu eta 36 segundoko denborarekin.

Azken kilometroko sariei dagokienez, lasterketako txapeldunek irabazi zituzten, baita ere. Tarteko Helmuga­ra­ko Ipintza sagardotegiak jarritakoa, berriz, Eneko Gonzalez eta Aintzane Barrenak. Zoz­ke­te­tan, berriz, Etxeondo ekipazi­o­ak Ibon Iriondo eta Jesus Pa­qui­corentzat izan ziren, eta gal­tzerdiak, Ricardo Riverarentzat.

Alebinetan, Intza Nabarro eta Beñat Auzmendi
Alebin mailako lasterketan, 12 mutil eta 2 neskak hartu zuten parte, eta eguraldia izan zuten arerio haundiena. Intza Nabarro eta Beñat Auzmendi izan ziren txapeldunak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!