Urteroko plan berezia, urteroko xarmarekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 31a, 02:00

San Inazio eguneko festa bereziaren lekuko izango da gaur, beste behin, Santa Bar­bara. Urteroko plana presta­tu dute bertan, ohiko ekin­tze­kin eta urteroko xarmare­kin, Morkaiko eta San Joan Konpartsa elkarteek.

Iñaki eta Joxe trikitila­ri­ak, eta Eli Pagola eta Iker Ormazabal Tturko bertsola­ri­ak ariko dira giroa jartzen egun osoan zehar.

Eta eguerdian, herri kirol saio polita izango da, aurten ere. Aurrena, ingudearekin era­kus­taldia eskainiko dute Ane Arrozpide eta Aimar Ira­di ama-semeek. Eta gero, bi talde ariko dira aurrez aurre: Juan eta Aritz Esnal aita-se­meak aizkoran, eta Mikel Loi­di eta Beñat Goenaga txin­gekin eta korrika. «Neskak bilatzen ari­tu gara, baina ez dugu bes­te­rik topatu. Ea da­to­rren urte­rako animatzen di­ren», azal­du dute antolatzaileek.

EGITARAUA

10:00, Iñaki eta Joxe trikitilariak.
11:30, Lore eskaintza, txistulariak, eta bertsolariak: Eli Pagola eta Iker Ormazabal Tturko.
12:00, Meza, Santa Barbarako ermitan.
13:00, Herri kirolak.
-Ane Arrozpide eta Aimar Iradi ama-semeen erakustaldia, ingudearekin.
-Bi talde elkarren kontra: Juan eta Aritz Esnal aita-semeak aizkoran, eta Mikel Loidi eta Beñat Goenaga txingekin eta korrika.
14:00, Herri bazkaria, Santa Bar­bara jatetxean: Paella, entre­­­kota, gazta tarta, kafea eta kopa. Txartelak salgai, 25 euroan: Aralar tabernan eta Santa Barbara jatetxean bertan.
16:30, Haur jokoak eta txokolatada.
17:30, Erromeria.
19:00, Herrira jaitsiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!