Udaran ohiko zerbitzua luzatu egiten du Garayar autobus konpainiak, eta hala egiten segiko du, abuztuan ere, uztailean egin duen bezala.
Beraz, G1 eta G2 lineak 23:15ak arte aterako dira Hernani eta Andoaindik, eta 23:45 eta 00:00ak arte, Donostiatik, hurrenez hurren. Ordutegi hori igandeetatik ostegunetara arteko zerbitzuari dagokio. Izan ere, gau osoko zerbitzua izaten da uztaila, abuztua eta iraileko ostiraletan, eta urte osoko larunbatetan.
Ordu erdiro
G1 linea, Hernanitik Donostiara Aieten barrena joaten dena, hiru zerbitzu gehiagorekin luzatuko da: Atsegindegitik aterako da 22:15etan, 22:45etan eta 23:15etan, eta Donostiatik, 22:45etan, 23:15etan eta 23:45etan.
G2 lineari dagokionez, Andoaindik 21:15ak arte ateratzen den autobusaren ondoren, beste lau izango dira, 21:45, 22:15, 22:45 eta 23:15etan, eta Donostiatik bueltatzeko ere, beste lau gehiago: 22:30, 23:00, 23:30 eta 00:00etan.
Aste Nagusian ere, gehiago
Bestalde, Donostiako Aste Nagusiak iraun bitartean gauero izango dira autobus bereziak.