'Ttap', aldizkari digital berria eta berritzailea jaio da

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 30a, 02:00

EUSKARAZKO doako aldizkari berria jaio berri da, hain zuzen pasa den ostiralean,  uztailaren 27an: Ttap. Eskuko telefonoetan eta tabletetan irakurri, ukitu, ikusi eta en­tzun ahal izango da; izan ere, aldizkari digital multimedia izango da.
Euskal Herriko eta Kata­luniako hainbat hedabide dira aldizkari digitalaren bultza­tza­ileak: Goiena, Anboto (Du­ran­galdea), Baleike (Zumaia), Tokikom eta Esguard (Bartze­lona).
Komunikabide digital berri eta berritzaile bat izango da Ttap, eta, irailetik aurrera, astero iritsiko da, doan, ira­kur­leen poltsikoetara. Ostira­lero, bi edizio izango ditu Ttap-ek: bat Bizkairako eta beste bat Gipuzkoarako.
Donostiako Keler eraikinean aurkeztu zuten Ttap proiektua. Euskal kulturaren eta komunikazioaren munduko ordezkaritza zabala elkartu zen.

Digitala, multimedia ­eta gertukoa
Aldizkari digitala eta multimedia, eskuko telefonoetan eta tabletetan irakurri, ukitu, ikusi eta entzun ahal izango da. Izan ere, «edukiak hainbat formatu eta euskarritan landuko ditu, erabiltzaileari esperientzia atsegin eta interesgarria eskaintzeko. Hau da, testuekin batera, bideoak, au­dioak eta eduki interaktiboak egongo dira», azaldu du hedabide berritzaile horren zuzendari Monika Belastegik.
Edukiari dagokionez, gertuko gaiak landuko ditu, mo­du azkar eta erosoan kontsumitzeko moduan, baina eguneroko presatik ihesi. «Batez ere, inguru urbanoan eta ga­rraio publikoan kontsumitzeko egingo dugu, telefonoa al­dean hemendik hara dabil­tzan horientzat», dio Belas­tegik. Hamasei orrialde edo pantaila izango ditu eta ordu laurdenean irakurri ahal izango da. «Edukietan sakondu nahi duenak beti izango du horretarako aukera, mimo handiz landutako audio eta bideo piezen bidez».

Hamasei orrialde edo pantaila izango ditu eta ordu laurdenean irakurri ahalko da

Kataluniakoekin ­elkarlanean
Ttap-en oinarria Kataluniako Esguard aldizkaria da. Hark sei urteko ibilbide oparoa du. «Publikoak oso ondo erantzun dio, han, formatu berri horri. Esguard-en azken urteetan pilatutako esperientzia Ttap-en baliatu nahian, elkarlanean oinarritutako proiektua jarri dugu martxan», azaldu du Belastegik.

Kolaboratzaile talde zabala
Kolaboratzaile zerrenda zabal eta plurala izango du: Sara Gandara, Xabi Paya, Ilaski Serrano, Juan Kruz Lakasta eta gehiago arduratuko dira as­teroko elkarrizketa nagusia gidatzeaz. Iritzi emaile lanetan arituko dira, bestetik, Izaro Andres, Pilar Kaltzada, Joseba Sarrionandia, Axi Mu­niain, Arantxa Urreta­bizkaia, F. Javier Arrieta, Unai Itu­rri­aga, Ander Izagirre eta beste asko.

Nola deskargatu
Ttap aplikazioa dagoeneko eskuragarri dago App Store-n eta Google Play-n. Horre­ta­ra­ko, www.ttap.eus webgunera jo eta bertatik jaisteko au­kera ere egongo da.
Abuz­tuaren 31ra bitartean  Ttap deskargatzen dutenak tableta baten zozketan sartuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!