Abuztuarekin batera Oriamendi2010 erremonte enpresak astearteetan ere jaialdiak antolatzen ditu. Beraz hiru jaialdi izango dira astean zehar; astearteetan, ostegunetan eta larunbatetan. Lehendabizikoa, nahiz eta abuztua ez izan bihar, San Inazio egunean, programatu da eta bertan Ansa II eta Segurolak Kutxabank Torneora sailkatzea bilatuko dute.