Enaitz Goñiren bolada onak ez du etenik. Igerilari hernaniarrak bere hirugarren zeharkaldia irabazi zuen larunbatean Hondarribian, Txingudiko Zeharkaldian, infantil mailan. Oraingoan ere bakarrik iritsi zen helmugara 20 segundoko aldearekin. Nagusien mailan Luis Goñik laugarren amaitu zuen.