Urtero bezala, AMHERek San Inazio de Loiolako egunean Hernaniko Santa Barbararako irteera antolatzen du. Aurreko urtean bezala Gaztebizilagunak ere parte hartuko du. Aurtengo irteera etzi izango da, 10:00etan Atsegindegiko esne makina ondotik. Familiarekin, lagunekin eta ezagutuko duten pertsonekin giroaz disfrutatzeko aukera izango dute. «Kirol arropa erosoa jantzi, bazkaria eta ura eraman eta giro onerako gogoak ekarri» gomendatzen du taldeak.