Lekeition bi ­estropada, jarraian

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 28a, 02:00

Hernaniko Maialen traineruak bi estropada jarraian jokatuko ditu Lekeition. Lehendabizikoa gaur, 12:00etan hasiko da eta ETE ligarako puntuagarria da. Azken jardunalditako hobekuntzari jarraipena eman nahi diote Xabier Zabalak zuzentzen dituen neskek. Lehenengo txandan irtengo dira. Datorren asteartean ere Lekeitiora itzuliko dira, baina kasu horretan Euskadiko Txapelketa jokatzeko. Hemen ere aurreneko txandan irtengo dira, 12:00etan. Itsaso zabalean dira estropadak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!