Lizeaga anai kadete astigartarrak, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 30a, 02:00

Buruntzaldea Torneoko fi­na­lak larunbatean jokatu zi­ren Hernaniko frontoian eta denetarik egon zen. Hasteko kadete mailan Astigarragako Lizeaga anaiek partidu lehi­atua eta estua irabazi zieten Oiartzabal hernani­arrari eta Albeniz II aiarrari. Ez zen egunik hoberena izan Her­naniko pelotarientzat, bai ordea Astigarragako Lizeaga anaientzat. Oiartzabal eta Al­be­niz kadeteek ongi jokatu zuten eta ezustekoa emate­kotan egon zire. Torneo bikai­na osatu dute bai txapeldun eta azpitxapeldunek.
Jubeniletan,  Ekaitz Insa­us­ti eta Garikoitz Ariz­mendik par­tidu zaila zuten, Oteiza eta Salegi zestoarren aurka. Eta partiduan zehar erakutsi zu­ten zestoarrek bikote sen­do­agoa osatzen zutela. 18-11 ira­bazi zuten.  Pronostikoa goitik behera bete zuten.
Nagusietan, Xabat Pagola hernaniarrak eta Iñigo Ugalde oiartzuarrak ez zuten pasa den urteko garaipena errepi­ka­tu. Aurrean oso bikote sen­doa aurkitu zuten. Etxe­zarreta eta Usandizaga ando­aindar gazteek erakustaldia eman zuten eta 18-9 irabazi zuten Buruntzaldeako Torneoa. Gaz­teak izan arren maila altua era­kutsi zuten eta bikote her­naniar-oiartzuarra berriz, ez zen bere mailarik hobe­re­ne­an aritu.  
Finalak amaituta, guraso batzordeak denboraldi amai­erako festa potoloa antolatu zuen. Pelotari guztiak, zale eta familiako kideek pintxo-potea dastatu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!