Kadeteek bukatu dute denboraldia, eta juniorrek ere ez dute probarik asteburuan, baina azken hauek asteartean Iruñerriko Itzulia hasiko dute. Lau etapatan jokatuko da: Iruñeko La Moreatik Mutiloara (82,9 km), Etxarri-Etxarri (79km), Sarriguren-Txoribarko Gaina (84,8km) eta Iruñea-Iruñea (83,5km). Iaz, Urko Semperena 7garren izan zen, zortea aldeko izan ez bazuen ere, lan ikaragarria eginda.
Aurten, Telmo anaia ere junior mailan ari da. Hain zuzen, Bartzelonan izan berri da Gipuzkoako Selekzioarekin, eta bigarren postua lortu du Madisonen. Euskadiko Txapelketan ere izan berri da.
Kadeteetan, Jaime Romero ere izan da Bartzelonan, eta puntuazio proban bosgarren egin du. Enekoitz Azparren, berriz, laugarren izan zen San Inazio Sarian.
Bestalde, bihar Astigarragatik pasako da bitan, elite eta 23 urtez azpiko mailetan jokatuko den Oiartzungo LXI. Xanisteban Saria.