Hasi dute ibilbidea Leitzatik Lekunberrira

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 30a, 02:00

DOBERA Euskara Elkartea­ren udaleku ibiltaria atzo irten zen Biteritik. 2006-2008an jaio­­takoentzat da eta abuz­tu­aren 4ra arte egingo dute ibilbidea.  Guztira 46 gaztetxo, bost begirale eta sukaldari ba­tek osatzen dute taldea eta ibilbidea Leitzatik Lekun­be­rrira izango da. Tartean Hui­tzin ere geratuko dira. Bi gau pasako dituzte herri ba­koi­tzean eta hainbat ekin­tza an­to­latuko dituzte.
Leitzara autobusez joan ziren eta bertan hasiko dute ibilbidea. Oinez ibiltzeaz gain ekintza ugari egingo dituzte: piraguan ibili, jolasak, ur-txi­rristra... aspertzeko denbo­ra­rik ez da egongo. Lehenengo gaua Leitzan igaro dute eta gaurkoa ere bai; asteartea eta aste­azkena, Huitzin; eta oste­guna eta ostirala Lekunberrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!