Datorren urtera arte, udalekuak

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 29a, 02:00

Pasa den Santio egunean Hernaniko udaleku irekiak amaitu ziren eta ostiralean berriz Ereñotzukoek eman zioten amaiera. Uztailean zehar ederki pasa dute haurrek. Jolasak, ibilaldiak, hamaiketakoak... denetarik egin dute eta azkenengo egunean bisita berezia jaso zuten. Burruntzi agertu zen eta Dobera eta Urumeako Kronikak atera berri duen Latxe aldizkari bana jaso zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!