Zikuñagako Ama-JOCCeko Hernaniko zikloturista taldeak Etxalar herrira egingo dute irteera gaur. 08:00etan Zinkoeneatik abiatuko dira eta joan etorrian 91 kilometro osatuko dituzte. Aurtengo 22garren irteera da dagoeneko eta oraindik ere geratzen dira irteera gehiago denboraldia amaitu arte.