Kaxuelitaren Hamabostaldia, Hernaniko Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak antolatua, amaitu da. Bi aste iraun du eta bost tabernatan prestatu dituzte kaxuelitak: Atxur, Goiz Argi, Kixkal, Tripontzi eta Joxe Mari, eta Otaegin edarietxean ere bai. Berriak taldeak antolatu du eta herrian giroa sortzeko balio izan du uztaileko bigarren hamabostaldian.