Postu berdina, baina pausoz pauso hobetzen

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 29a, 02:00

berriz ere seigarren postuan sailkatu zen atzo, Hernaniko Maialen trainerua, Lekeition. ETE Ligako bosgarren jardu­naldia jokatu zen eta Xabier Zabalak zuzentzen duen ontzia gero eta hobeto dabilela erakutsi eta konfirmatu zuen. Egun batean izan daiteke hobe­kuntza, baina Hernanik aurrera pausoak eman ditu estropadaz estropada. Eta ho­rrek esan nahi du gero eta txalupa azkarragoa dela. Atzo­koan lehenengo postutik 30 se­gundora sailkatu zen eta bi­garren postua 26 segundora eta ohorezko hiru­garren pos­tua 17 segun­dora geratu ziren.
Estropada Donostiarrak ira­­bazi zuen; 12:19ko den­bo­rarekin, bigarren Deusto sail­katu zen 12:23 denborarekin, hirugarren Hibaika (12:32), Kaiku laugarren (12:42), bos­garren Tolosaldea (12:48), Maia­len seigarren (12:49), zaz­pigarren Lea Artibai (13:17), Lapurdi zortzigarren (13:45) eta bederatzigarren Colindres (14:47).
Sailkapen nagusian eroso daude neska hernaniarrak seigarren postuan 19 pun­turekin. Eta ikusirik Eus­ko­tren Ligan dauden lau trai­neruak esan daiteke Hernani Kon­txara sailkatzeko borro­kan sar­tuko dela.

Leketition, Euskadikoa
Hala ere, aurretik estropada gehiago daude eta lehen­da­bizi­­koa etzi, asteartean, berriz ere Lekeition izango da. Eus­kal Herriko Txapelketa 12:00­etan hasiko da eta Maialen lehen­dabiziko txan­dan irtengo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!