Aranon gaur amaituko dira Santio jaiak. Atzo Astigarragan amaitu ziren eta gaur Aranoren txanda izango da. Hori bai, egun haundia prestatu dute Ziztangilon egunerako. Hasteko, 12:00etan, Feria jarriko da martxan. Eta ordu berean emango zaio hasiera tortilla lehiaketari.
Behin sabela ongi beteta, arratsaldean, herri kirolen txanda izango da. Izen haundiko aizkolaria ariko da: Xabier Orbegozo ‘Arria V’ eta berarekin batera Joseba Izeta. Parean, Juan eta Aritz Esnal aita-semeak. Amaiera festari afari herrikoiarekin eta ondorengo argazkiarekin emango zaio.
Bestetik, atzo Astigarragan, nahiz eta goizean euria egin, jendeak ederki pasa zuen ekitaldi desberdinetan.