Euskaltzaindiak hamabi urgazle berri izendatu zituen asteazkenean. Gipuzkoakoak, Ipar Euskal Herrikoak eta Bizkaikoak dira, 2016an Arabari eta Nafarroari dagozkionak izendatu baitziren. Eta horietako bi, Irene Arrarats Lizeaga hernaniarra eta Hernanin bizi den Luis Mari Zaldua Etxabe urnietarra dira.