Lau pelotari hernaniar eta bi astigartar Buruntzaldeko finaletan

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 28a, 02:00

Lau pelotari hernaniar sailkatu dira Buruntzaldea Torne­o­ko finaletara. Gaur jokatu dira hiru final, 11:00etan hasita, Hernaniko kiroldegiko frontoian. 
Kadeteetan Lizeaga anai astigartarrak bikote osatzen dute eta Oiartzabal hernaniarra eta Albeniz II aiarraren kon­tra jokatuko dute. Astiga­rragako bikotea da faborito, baina ezin dute bere maila jeitsi irabazi nahi badute.

Jubeniletan bikote hernaniar bat iritsi da finalera. Ekaitz Insausti eta Garikoitz Arizmendik, Oteiza eta Salegi zestoarrak dituzte aurrean. Zestoarrak dira faborito, baina hernaniarrek goraka haundia izan dute txapelketan zehar eta sasoi betean iri­tsi dira azken partidura.

Senior edo nagusien mailan Xabat Pagola, Iñigo Ugalde oiartzuarrarekin ari da joka­tzen txapelketa eta finalean, Etxezarreta eta Usandizaga andoaindarrak izango dituzte aurrez aurre. Gaztelekuko bikotea gaztea da eta oso ongi ari dira jokatzen txapelketa guztian zehar. Hala ere, Pagola eta Ugalde dira pasa den urteko txapeldunak dira eta aurten irabazteko hautagai nagusienak ere bai.

Finalak direla eta, guraso batzordeak denboraldi amaierako festa potoloa antolatu du. Pelotari guztiak, zale eta familiako kideekin batera gonbidatuta daude  pintxo-potera. Azkenean, helburua gustoko duten kirolaz goza­tzea da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!