Egun osoko festa, asteartean Santa Barbaran

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 28a, 02:00

Egun osoko festa izango da asteartean, San Inazio egu­nean, Santa Barbarako ton­torrean, urtero bezala.

Bazkari herrikoia an­to­la­tu da aurten ere, Santa Barbara jatetxean bertan. Eguerdiko 14:00etan jarri dute hi­tzor­dua, eta paella, entrekota, gazta tarta, kafea eta kopa izango dira bazkaritarako, 25 eu­roan. Aralar ta­bernan edota Santa Barbara jatetxean bertan eman daiteke izena. Bazkariaz gain, ordea, bes­te hainbat ekitaldia izan­go dira, egun osoan zehar.

Musika, jolasak eta herri kirolak
Festa giroa jartzen hasiko direnak trikitilariak izango dira, goizeko 10:00etan; Iñaki eta Joxe ariko dira ho­rre­tan. Ondoren, 11:30etan lore-es­kaintza egingo da, eta Eli Pagola eta Iker Ormazabal Tturko ber­tso­tan ariko dira. Txis­­tu­lariak ere gertu ibiliko dira.

Eguerdiko 12:00etan, be­rriz, meza izango da Santa Bar­­barako ermitan, eta 13:00­etan, herri-kirolak; Ane Arros­pide eta Aimar Iradi ama-semeak ingudearekin erakus­taldia egingo dute. «Neskak bilatzen aritu gara, baina ez dugu besterik topatu. Ea datorren urterako ani­matzen diren» diote anto­lakuntzatik. Bi talde ere ariko dira elkarren aurka. Aizkoran Juan eta Aritz Esnal aita-semeak eta txingan eta korrika Mikel Loidi eta Beñat Goenaga.

Bazkalondorenean, 16:30e­tan, haur-jolasak eta txo­ko­la­ta­­da izango dira, eta 17:30e­tan, erromeria hasiko da. Herrira jai­tsi­ta bu­katuko da festa, 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!