Santio jaien azken orduak bizitzen ari dira astigartarrak. Gaur amaituko dira, baina egun osoan zehar ekitaldi asko antolatu dira. Ez da aspertzeko denborarik egongo. Barrene partidak, goizeko 07:00etan dira Txomiñenen eta 10:00etan Santiomendira txirrindulari igoera egongo da haur eta gazteentzat. 12:30etan helduena hasiko da. Egunean bertan eman daiteke izena, helduenean 12:00ak arte.
Bi igoeren artean Marmitako lehiaketa dago Foru Plazan eta 14:00etan prestatutako plateren bazkaria.
Arratsaldean musikak hartuko du protagonismoa. Hori bai, aurretik 16:00etan ikastolatik behera Slide ur- txirristran parte hartu dezake nahi duenak 19:30ak arte.
Helduenek Bingoa ere badute, 17:30etan Galtzaurren, eta Kanbahiota zirkua ere egongo da Apeztegi plazan, 19:00etan. Erromeria, Errumaniako dantza eta musika, Nogel taldearen kontzertua, Rockalean, Elizagoien ahizpak... musikaz gozatzeko aukerarik ez da faltako. Eta zezensuzkoa 23:00etan egongo da Joseba Barandiaran plazan. Festek amaiera dotorea izango dute.
Aranon gaur arkume jatea dute, 14:00etan, eta festak bihar amaituko dira. Beraz egun bat gehiago dago festez disfrutatzeko.