Udako, Zinemaldiaren bigarren eta azken saioa eskainiko da gaur, 22:00etan, udaletxeko arkupetan. Alanis (2017) pelikula argentinarra izango da ikusgai. Pelikula honek ere sariak irabazi ditu. 2017an, Donostiako Zinemaldian Zuzendari eta aktore onenaren (Sofia Gala) Saria. Eta 2017an La Habanako Zinemaldian ere sari berdinak irabazi zituen.
Alanis prostituzioan aritzen da. Haurtxo bat du, eta Giselarekin partekatzen du bizilekua. Bertan hartzen ditu bere bezeroak ere, baina egun batean bi polizia-inspektorek etxea itxi eta Gisela eramango dute, emakumeen salerosketa egotzita. Alanis gezurrez beterik iritsiko da bere izebaren lokalera, Miserere Plaza parean. Arraza anitzeko auzo bortitz horretatik, Alanisek ahaleginak egingo ditu bere duintasuna berreskuratu, bere lagunari lagundu eta bere semea zaintzeko. Kalean eskainiko du egiten dakiena, baina kaleak bere arauak ditu, eta bere lekua aurkitzeko borrokatu egin beharko du.