Orona, MU eta IK4-Ikerlanen proiektu bat hitzaldirik onena

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 27a, 02:00

Oronak, IK4-Ikerlanek eta Mondragon Unibertsitateak egin­­­dako garapen batek Elev­con-en hitzaldi teknikorik one­­­naren saria irabazi du. Ga­ratutako proiektuak huts elek­trikoei eta mekanikoei au­rrea hartzeko aukera ematen du, biki digital bat (Digital Twin) eta ereduetan oinarritutako monitorizazio-teknikak erabiliz, eta batzarreko Hi-Tech saria jaso du
Garraio bertikalaren sektoreko erreferentziazko nazioarteko batzarra da Elevcon, eta hogeita bigarren aldiz egin da, orain gutxi. «Biziki txalotu du batzarrak han aurkeztutako monitorizazio-proiektuaren berrikuntza-maila haundia» diote Orona, MU eta IK4-Iker­lanetik.

Berlinen egin zen garraio bertikalaren sektorearen na­zio­arteko batzar ospetsu hori, 22garren edizioa, maiatzaren 22tik 24ra.

«Biziki txalotu du batzarrak han aurkeztutako monitorizazio-proiektuaren berrikuntza-maila haundia»
 

Jasogailu Ingeniarien Na­zioarteko Elkarteak antola­tzen du topaketa, eta, Oro­naren, IK4-Ikerlanen eta MU­ren proposamenaren be­rri­kuntza-mai­lari altua iritzita, hura au­keratu du beste hogeita ha­mar parte-hartzaile bai­no gehiagoren artetik. 

Hala, garraio bertikalaren sektoreko teknologiarik puntakoenak aintzatesten dituen Hi-Tech saria irabazi dute hiru erakundeek.

Igogailu adimendunagoak
Igogailu baten funtzionamenduaren egoera monitorizatzeko aukera ematen duten sen­tsore birtualetan oinarritzen da Elev­coneko epaimahaiak sari­tu­tako garapena, zeinaren xedea sentsore horien bidez huts elektriko eta mekaniko posibleei aurrea hartzea baita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!