Egun haundia izan zuten atzo astigartarrek Santa Ana ospakizunarekin eta gaur; bai Astigarragan eta bai Aranon, haurrek hartuko dute protagonismoa. Aranon egun bateko atsedena eta gero, haurren pilota partiduak, txokolatada, zirku tailerra eta helduentzako mus txapelketa egongo dira.
Astigarragan ere badute zenekin gozatu: goizez eta arratsaldez haurrentzako parkea jarriko da Foru Plazan.
Bazkariak Galtzaurren eta txosnan
Erretiratuen bazkaria dago Galtzaur elkartean eta gazte bazkaria txosnan. Ondoren, kantu kafea Joxe Mendizabalekin eta aulki jokoan jolastuko dute gazteek txosnan. Fiesta Imperial bikotearen dantzaldia ikusi daiteke Norberto Almandoz plazan eta Kilimak taldearen errunba, hau ere txosnan.
Eguneko ekitaldi entzutetsua 20:00etan da Pelotari kalean. Tio Teronen semeak taldearen Fresh Cool ikuskizun dantzatua, umorez betetakoa eskainiko baita. Eta eguna amaitzeko DJak; txosnan eta Barandiaran plazan.
GAUR, ASTIGARRAGAN
11:00-13:30, Haurrentzako parkea, Foru Plazan.
14:00, Erretiratuen bazkaria, Galtzaur elkartean.
14:30, Gazte bazkaria, txosnaren karpan.
16:00, Kantu kafea, Joxe Mendizabalek gidatuta, Norberto Almandoz plazan.
17:00, Aulki jokoa, txosnan.
17:00-19:30, Haurrentzako parkea, Foru Plazan.
17:30, Fiesta Imperial bikotearekin dantzaldia, Norberto Almandoz plazan.
19:30, Kilimak taldearen euskal errunba, txosnan.
20:00, Fresh Cool, Tio Teronen semeak taldearen ikuskizun dantzatua, umorez betetakoa, Pelotari kalean.
23:00-02:00, DJ Txurru, Joseba Barandiaran plazan.
23:30, Yacovlev, Bisai eta Dantzall Sound DJ, txosnan.
GAUR, ARANON
17:30, Haurren pilota partiduak.
18:30, Txokolatada.
19:00, Zirku tailerra.
22:30, Mus txapelketa.