Aho batez, Palestinaren aldeko mozioa

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 27a, 02:00

Oporrak hartu aurretik azken osoko bilkura izan zen pasa den asteartean eta Palestinar herriaren eskubideen aldeko adierazpen instituzional bat egiteko mozioa onartu zen aho batez. Orain Hernanik aurkeztu zuen eta  «herri pa­les­tinarrari Hernanik ez dio bizkarra eman behar» adie­razi zuen Nora Rey zine­go­tziak. «Palestinarren egoera eta israeldar estatu sionis­ta­ren jokaera» gaitzetsi zuten. EH Bilduk hartu zuen hitza on­doren eta Inhar Olano zine­gotziak zioen: «bat egiten dugu adierazpenarekin eta lotsa ematen du Israelek duen inpunitatearekin». 
Plenoan Udalak araututako aparkaleku zerbitzuaren orde­nan­tzaren aldaketa batzuk onar­­tu ziren, aho batez. Au­rre­ko aktak ere onartu zi­ren eta dekretuen berri eman zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!