‘Latxe’ umeentzako aldizkaria kalean da, Urumeako Kronikaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 26a, 02:00

Irakurtzeko euskarazko al­diz­karia da Latxe, jolas, ekin­tza eta denbora pasa parte hartzaileekin uztartzen de­na. Urumea bailarako ondarea, ohiturak, ezaugarriak eta ahozkotasuna lantzen ditu bere orrialdeetan.
Eta azkenik, aniztasun so­zialean eta balioetan hezteko ezaugarriak ditu bere baitan.

0 alea kalean da dagoeneko, eta hilabetean behin ­eskuratu ahal izango da 
Uztailean argitaratu da La­txeren 0 alea, eta Asti­garraga, Hernani, Ereñotzu, Arano eta Goizuetako umeen artean zabaldu da. Guztira, 700 ale inguru banatu dira. Udaleku irekiak, aukera bikaina izan dira, ume guztiak bildu eta aleak banatzeko. Sorpresa txiki bat ere izan dute haur hauek. Izan ere, Latxeko protagonista bera, Burruntzi, joan zaie bisitan;  eta aldizkariak ez ezik, makina bat muxu eta bosteko ere banatu ditu denen artean.

Kronikalari txiki ­egin ­zaitezke
Hilabetero-hilabetero Burrun­tziren abenturak segi ahal iza­­teko, Kronikalari txiki egin beharko dute irakurle txiki hauek, eta urtean 24 euroren truke, beraiek eskatutako Kro­ni­kako ohiko puntuan jaso ahal izango dute bere hilabetekaria. 

Horre­tarako, Hernaniko La­rra­mendi kalea 11ko bulegotik pasa, 943 33 08 99ra deitu edo latxe@kronika.eus helbidera idaztea nahikoa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!