Kattalin Minerren eskutik, irakurketa partekatuak bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 23a, 02:00

Irakurketa partekatuen aurkezpen saioa izango da bihar, Udal Liburu­tegian, Kattalin Miner idazle hernaniarraren eskutik. 19:30etan hasiko da, 16 urtetik gorakoentzat. 10 li­bu­ru au­kera­tu ditu Minerrek, eta horiei buruzko solasaldia izango da saioa: Bihotz handiegia, Hauts haietatik, Itzulera, Mari mutil handi baten bluesa, Middlesex, Ogi hutsa, Pasio hutsa, Pentsa­mendu heterozuzena, Umeek gezurra esaten dutenetik, eta Vernon Subutex. Liburu guztiak erakusgai daude liburutegian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!