Larunbatean, 12:30etan, Kale-erronka antolatu du Euskara ari du ekimenak Hernaniko kaleetan zehar. Miren Gojenola eta Mikel Laskurain izango dira gidari, Ttarla Dantza Taldearen, Hatzi Klinbersekoen eta Bertso Eskolako kideen laguntzaz. Zinkoenean hasiko da Kale erronka eta Tilosetan bukatuko da. Musika, dantza, ikuskizuna eta sorpresak egongo dira.