Lehertu da festa, Aranon ere!

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 26a, 02:00

Hasi dira Santio jaiak Aranon ere! Atzo eman zieten hasiera, euskera protagonista izan zuen txupinazoarekin: bere garaian euskera ikasteko aukerarik ez, eta gerora beraien esfortzua­re­kin ikasi dutenek edo ikas­ten ari direnek  bota zuten su­zi­ria. Horrekin, herritar guzti­ei egin nahi izan zieten keinua: guztiok egin dezakegu gehia­go, euskeraren alde. Pilotak, dan­tzak eta bertsoek jarri zioten bizitasuna gero, bihar segiko duen festari. 

Argazkiak hemen.

BIHARKO EGITARAUA
17:30, Haurren pilota partiduak.
18:30, Txokolatada.
19:00, Zirku tailerra.
22:30, Mus txapelketa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!