Ez dute huts egingo aurten ere, San Inazio eguneko ospakizunek, Santa Barbaran. Egun osoko egitaraua prestatu dute Morkaiko eta San Joan Konpartsa elkarteek, eta eguerdian, herri bazkaria ere izango da. Bertan bazkaltzeko, txartelak salgai daude, Santa Barbaran bertan eta Aralar tabernan, 25 euroan. Menua ere aurreratu dute: paella, entrekota, gazta tarta, kafea eta kopa.