‘Una mujer fantástica’ ikusgai gaur, udaletxeko arkupeetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 26a, 02:00

Udako Zinemaldiaren hirugarren edizioa gaur hasiko da Hernanin. Emanaldiak bi jardunalditan banatu dira: gaur eta bihar. Aurtengoan ere emanaldiak udaletxeko arkupeetan izango dira, 22:00etan hasita. Lehenengo pelikula, gaur eskainiko dena, Una mujer fantástica txiletarra da, 2017an estreinatua. Aurten, ingelesez ez den film onenaren saria irabazi du Oscar sarietan. Hori da sarietako bat, baina urte oso­an zehar hainbat eta hainbat sari desberdin irabazi ditu zinemaldi eta sari desberdinetan. Galdu ezinekoa eta pena merezi duen pelikula da.

Bihar, 22:00etan, Alanis pe­li­kula argentinarra eskainiko da arkupetan. Peli­kula honek ere irabazi ditu sariak. 2017an, Donostiako Zine­maldian Zu­zen­dari eta aktore onenaren (Sofia Gala) Saria. Eta 2017an La Habanako Zinemaldian ere sari berdinak irabazi zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!