Haur eta gaztetxoek jarri zuten giroa bereziki, atzo, Santio jaien aurreneko egunean. Eguerdian txupinazo txikiak denak saltoka eta oihuka jarri bazituen ere, Euskaraldiko Hamaikakoak eman zien hasiera ofiziala festei, mezu garbi batekin: «errespetuz, euskeratik eta euskeraz, goza ditzagun aurtengo Santio jaiak!». Eta nabarmendu zuten, atzokoan, ez zuela talde batek bota txupinazoa; herriak bota zuela.
Egun haundia izango da gaurkoa ere, Santio eguna. Eta hori horrela, egitarau zabala prestatu dute. Eguerdian, Udalbatzak Foru Plazan soka-dantza dantzatu ondoren, zita berezi bat ere izango da, udaletxean: Kontxa Etxeberriaren omenez, Marisol Ericek egindako erretratua erakutsiko dute.
GAURKO EGITARAUA
09:30, Diana berezia, Txirrisklako eta Norberto Almandoz musika eskolako txistulariekin.
10:00, Bolo eta toka txapelketa, Norberto Almandoz plazan.
Izenematea 09:30etatik 12:00etara; herrikoek 1 euro, kanpokoek 3 euro.
11:00, Meza nagusia Santiomendiko ermitan, eta ondoren, Txirrisklako txistularien saioa.
11:30-14:00, Paintball gunea, ikastolako atarian.
12:30, Udalbatzaren soka-dantza, Foru Plazan.
13:00, Kontxa Etxeberriaren omenezko ekitaldia, udaletxean. 2014an Astigarragako alaba kuttun izendatu zuten, eta ekitaldian bere irudia daukan koadroa jarriko da agerian.
13:00, Tijuanako Sonidos de Mexico mariatxia, Lupita Almeraz kantariarekin, Joseba Barandiaran plazan.
16:30-19:00, Paintball gunea, ikastolako atarian.
17:00, Haurrentzako jolasak, Pelotari kalean: zaku lasterketa, lokotxak biltzea, sokatira... 4-11 urteko haurrentzat. Euria eginez gero, ikastolako atarian.
18:00, Astigar taldearen dantza erakustaldia, Txomiñenen.
19:00, Bertso saioa, txosnan.
19:00, Urumea Berri ilunabarrean, DJ Masterghizziren doinu elektronikoa eta Basque Trucken bagel goxoak, Kontxa Etxeberria plazan. Bagelak erosteko, 2 euroko deskontu txartelak banatuko dira kultur etxean.
19:00, Deiadar txaranga.
19:30, Santa Ana eguneko idi demako pisaketa, Foru Plazan.
20:30, Apalatxe taldea, txosnan.
00:00, Larrain-dantza, Foru Plazatik abiatuta.
00:15, Gozategiren emanaldia, Joseba Barandiaran plazan.
01:00, Gazte jolasak, txosnan.