Bi dirulaguntza deialdi, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 25a, 02:00

Azkeneko asteotan, bi dirulaguntza deialdi zabaldu ditu, Astigarraga­ko Udalak. Batetik, irailaren 28ra arte dago laguntzak eskatzeko epea, euskera ikasteko, merkataritza eta enpresen alorrean euskeraren erabilera sustatzeko, aisialdiko begirale edo zuzendari titulurako prestakuntza euskeraz egiteko, eta UEU eta udako unibertsitateko euskerazko ikastaroetarako. Eta bestetik, herrian emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko dirulaguntzak eskatzeko, abuzturaren 19ra arteko epea dago. Bietan, eskaerak udaletxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!