Isuna, txakurra aske eramaten dutenei

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 25a, 02:00

Herrian txakurra aske era­ma­­ten dutenei, isunak jartzen hasi da Astigarragako Udal­tzain­goa. Hala jakinarazi du Udalak: «epe batean abixuak ematen aritu ondoren, eta iku­sita gatazkak izaten eta kexak jasotzen jarraitzen dugula, di­ru isunak jarriko zaizkie, ani­ma­liak edukitzeari buruzko ordenantza betetzen ez dute­nei». Eta gogorarazi du, orde­nantzak dioela, ezin direla txakurrak aske utzi, horre­ta­rako propio prestatutako gu­ne­etan ez bada: Ergobia eta Arro­bitxuloko txakur parke­e­tan, Mundarro plazan, Pagoa­ga­ko bidean, eta Murgia par­kean (udaran 21:00-09:00 eta neguan 19:00-10:00 bitartean).

Udalak azaldu du, konpon­bidea eman nahi diela, txa­kurrak aske eramateagatik sortu diren elkarbizitza ara­zo­ei: «liskar kezkagarriak izan dira, txakurren jabeen eta ani­maliarik ez duten bizila­gu­nen artean, bereziki Kontxa Etxeberria plazan, non es­pres­ki debekatuta dagoen txaku­rrak jardinetara igotzea».
Horregatik, arauak erres­pe­tatzeko deia egin die herri­tarrei: «ordenantza betetzeak, herria garbiago eta liskarrik gabe mantentzen lagunduko digu», nabarmendu du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!