Festa lehertuko da gaur Santio egunez

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 25a, 02:00

SANTIO festak gaur hasiko dira Aranon eta Urumea bailarako biztanleek aukera ederra dute Astigarraga edo Ara­noko jaiez gozatzeko. Ara­non gaur hasi eta ostiralean, larunbatean eta igandean luza­tuko dira jaiak. Lehen­dabiziko eguna, Santio eguna, txupina­zoarekin hasiko dute.
Hiru zita nagusi izanen ditu estreinako egunak, txupi­nazoaren ondoren. Urte­ro­ko pilota partidua jokatuko dute au­rrena, Arano eta Goizu­etaren artekoa: ziztangilak, sa­puen kontra. Huizi eta Lizeaga ariko dira aranoarren aldetik, eta Salaberria eta Ape­zetxea goizue­ta­rren bandoan. Eguerdian izanen da hori, eta arratsaldean, dantzariek eta bertsolariek piztuko dute herria.
Dantzarien txanda, 18:30­etan izanen da, eta ondoren bertso saio dotorea prestatu edo antolatu dute. Lau ber­tsolari eta ez nola­nahikoak ariko dira bertsotan, 19:30­etatik aurrera. Azken Eus­kal Herriko Txapelketako bi fina­listak bertan izanen dira; Maialen Lujanbio, txapeldun hernaniarra eta Aitor Men­diluze, azpitxapeldun an­do­aindarra. Beraiekin batera Julio Soto txapeldun nafar gorritiarra ere egonen da eta Amasa-Villabonako Oihana Iguaran ere bai.

Bihar atsedena eta ostiralean jarraituko du festak
Ostiralean, Haurren eguna ospatuko da. Pilotarekin ekin­go diote eta txoko­la­tadaren ondoren, izanen dute aurtengo nobedadea: azien­den partez, zirku tailerra eginen dute, Xomorro Taldearen eskutik.
Larunbatean Herri Gura­soen eguna da. Urteroko arku­me jatea eginen da egun ho­netan. Kontsejuan, Goizu­etako Amaian edota Herna­niko De­portivo tabernan daude txar­telak salgai, 30 euroan eta haurrek 6 euroan.
Igandean jarriko diote festei amaiera Zintangilon egunarekin. Egun haundia izaten da. Feria jarriko dute frontoian, goizetik, herriko produktue­kin; eta tortilla lehiaketa ere izanen da, eguerdi partean. Gero, postuak kendu, eta aizkolarientzako prestatuko dute, arratsaldean. Desafio polita, beste behin: Xabier Orbegozo Arria V eta Joseba Izeta aranoarra, Esnal aita-semeen kontra.
Herri afaria eta Tapia­ren musikarekin jarriko zaio amaiera ezin hobea.

GAUR UZTAILAK 25, Santio eguna
12:00, Txupinazoa.
12:30, Pilota partidua: Goizueta-Arano. Aranoren aldetik, Huizi eta Lizeaga; eta Goizueta­ren aldetik, Salaberria eta Apezetxea.
18:30, Dantzariak.
19:30, Bertsolariak: Julio Soto, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze.

*Mezak: Uztailaren 25ean eta 28an, goizeko 11:00etan.

Maitane-Nagore eta Ruiz-Manterola, txapeldun
Pasa den igandean jaien preludio gixa Santiotako Pala Txapelketako finalak jokatu ziren. nesketan Maitane eta Nagore aranoarrak gailendu ziren, finalean, 22-11, Idoia eta Iratxeri irabazi eta gero.
Hirugarren eta laugarren postuaren borrokan Ekhiñe eta Garazik (igandean Maita­nek jokatu zuen) 22-21 irabazi zieten Eider eta Emeren aurka (igandean Eiderren ordez Edurnek jokatu zuen).
Mutiletan ez zen 3garren eta 4garren postuaren parti­darik egon eta zuzenean fi­nala jokatu zen. Bertan, Mañel Ruiz eta Manterolak jantzi zituzten txapelak, Gelbentzu eta Olasagastiri 22-7 irabazi eta gero. Giro ederra egon zen Aranoko frontoian eta jendeak gozatu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!